Archive for Uncategorized

Jangelako Menua

Webpuesta sortzen.

  • Hemen sartuz gero, gure lurraldeko altxor batzuk  ikusteko aukera izango duzue!
 EUSKAL HERRIKO MITOLOGIA

eguzki.jpg

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=774&id_pagina=1

“TTantto”

Webquesterako link-ak

ZORIONAK IÑAKI EGINDAKO LAN GUZTIAGATIK!

Mapa kontzeptualak lantzen

Munduko irudiak

Mexikoko esperientzi ahaztezina…!

    Itzuli naiz dagoeneko! egia erran behar badut, nigatik bertze denbora baterako han gelditu banintzake-ere!

Ez dut hitzik han ikusi, ezagutu, bizitu… dugun guztia azaltzeko. Hobekigo erranta, hitzak faltako zitzaizkidan han ikusitako guztia pausoz pauso kontatu ahal izateko, ahaztezina izan baita: inoiz holakorik bizitzeko nengoen!

Dena izan da unkigarria; jendea, herrixkak, egin dizkiguten harrerak, bertako jendearekin izandako elkarrizketa sakonak… zeinen identifikatua sentitu naizen Freireri buruz ikasitako guztia barneratu eta gero! ezin duzue imajinatu ze lana egiten duten bertako eskolek!!

Joan aurretik enizuen berri aunitzik eman bidaiaren nondik norakoaren inguruan baina hona hemen laburpen polit bat:

  •     Bidaia:
    • Lesaka-Madril: busa (6 ordu).
    • Madril- Mexiko D.F: hegazkina (11ordu).
    • Mexiko D.F- Durango: busa (14ordu).
  • Ordu aldaketa, han 7ordu guttigo.
  • Larunbata eguerdin aietu ginen gure hotelera (ez nahi orduko), egia errateko bidaia nahiko luze egin zitzaigun. Hara iritsi, eta bazkaldu ondotik dantzako arropak jauntzi eta beste 7 taldeekin batera hirian desfilea egitera atera ginen (kriston jendetza), eta gu gure Ikurrinakin Euskal Herria, beno han erraten zigutenagatik ESPAÑA-NAVARRA errepresentatzen (hori tripako mina hori aditzen genun bakoitzin)…! Gau hortan Txinako dantza taldea ikusi genuen (aba zabalik gelditu ginen denak beraien dantzarako abilezi eta ikuskizunarekin)!
  • Urrengo egunakin eman genion gure ekitaldiei hasiera eta egunero “inguruko” herrietara eramaten gintuzten gure “Kamioiean”.
    • Egun guzti horiek ahaztezinak izan dira! Lehenik eta behin azaldu behar dut Batxiller eskolen XX.urteurrenaren motibuz sortu dela festa hau eta bere izena “Yeyari Paniuca” dela (La Cultura Habla esan nahi duena). Honeri esker, joaten ginen herri guzti horietako eskoletako ikasle, irakasle, guraso eta gainerako jendeak, ikaragarrizko ongi etorria egiten ziguten; beraiekin bazkaltzeko eta elkarrizketak izateko aukera izaten genuen! horregatik nago hain konten, ni ikasten ari naizenarekin loturak egiteko haitz ongi etorri zaitelako!!
  • Ez dakit zuek ze  pentxamendu izango duzuen Mexikori buruz, baina egitan neri behintzat harat juan eta munduaren ikuspegia erabat argitu eta ikusiarazi diala! ez dakigu zer dugun gure inguruan! ez dugu motiburik deustaz kejatzeko! auniztan pentsatu dut ez dugula barkamenik bihurtzen ari garen hori izateko!
    • Adibide argi bat bizitu nuen: 2. egunean erran ziguten 6 ordura zegoen herri bater joan behar ginela eta mentalizatuta joateko bertan herri pobre batekin topo egingo genuela. Gauza zen, uain arte ez dutela argi indarrik eduki, eta duela 5 hilabete jarri dietela! imajinatu dezakezue zer den hori? Ba hara iristsi aurretik denak pentsatzen genuen munduaren bukaeran egongo zen herrixkaren bat izango zela eta… INOLAZ ERE!!!!!
      • Ze pertsona gutti garen, uste dugunin gauza materialik gabe ezin garela bizi! Ezin zarete imajinatu zer nolako ongi etorria egin ziguten bertako jendeak eta zer nolako umiltasuna adierazten zuten DENEK!!!! non dago hori guretan? materialki zer nolako pobrezia, baina bizi mailan eta bizitzen laguntzeko mailan ez dago inon holakorik! denek zuten zerbait eskaintzeko edo trasmititzeko! egitan unkigarria!
    • Beraiek hango ohitura, kultura etab.-en inguruan hitz egin ziguten bezala, guk ere horixe egin ahal izan dugu, eta honekin Eukal Herriko egoeraren berri ezagutu dute, izan ere pentsatuko duzuen moduan beraiek gurgandik zekiten edo uste zuten bakarra zen ETA bertzerik ez dagoela (komunikabiden eragina penagarri berriro ere).
    • Zenbat gauza gehiago kontatuko nituzkeen, baina honekin ez da bukatzen, edonork nirekin harremanetan jarri nahiko balu, idatzi hemen zerbait, eta bestela galdetu lasai niri zuzenean, gustura hartuko dut eta tartetxo bat nire biziko esperientzi honen inguruan hitz egiteko!
    • Informazio gehiago urrengo orri honetan topatu ahal izango duzue, eta argazkiak txertatu aurretik hau izango da laburpen  bat…:
  • http://www.cobaed.mx/principal.htm

Gora Mexiko!!

Mexiko? ziur nago zuen buruari galdetuko diozuela nolatan Ane Mexikokin erlazionatu, baina… ortzegun honetan, urriak 25, zuen lagun hau Mexikoko Durango herrialderuntz abiatuko da bere dantza taldearekin batera!

Uste dut kriston aukera dela , eta egia errateko, nahiz eta oraindik ez dudan guztiz sinisten, nire bizitzako bidairik luzeena eta politenetakoa izango dela iruditzen zait. Gure dantzako maisuari,  Aritz Salamankari, eskertu beharrean ikusten naiz. Izan ere, bere harreman batzuen bitartez lortu dugu bidai hau!

Ekitaldi ezberdin eta ahaztezinez betetako 10 egun pasatzeko prest nago eta laister bizitzeko aukera izango dut! egunero izango ditugu dantza ekitaldiak herrialde ezberdinetan, eta honetaz gain, beste kultura-lurraldeetako jendearekin partekatzeko zortea izango dugu!

Hau guztia eta gehiago da joan aurretik sentitu eta ikusten dudana, imajinatu itzultzen naizenean zer nolako historio pila izango ditudan zuei kontatzeko!! Horregatik, hitz ematen dizuet itzultzen naizenean, azaroak 5ean, dena sartuko dudala nire orrialde honetan. Hortaz, laister arte agurtzen naiz lagun!!

Arnasa hartzeko tokirik politena…

Arnasa hartzeko tokirik politena…

« Artículos anteriores
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.