Gora Mexiko!!

Mexiko? ziur nago zuen buruari galdetuko diozuela nolatan Ane Mexikokin erlazionatu, baina… ortzegun honetan, urriak 25, zuen lagun hau Mexikoko Durango herrialderuntz abiatuko da bere dantza taldearekin batera!

Uste dut kriston aukera dela , eta egia errateko, nahiz eta oraindik ez dudan guztiz sinisten, nire bizitzako bidairik luzeena eta politenetakoa izango dela iruditzen zait. Gure dantzako maisuari,  Aritz Salamankari, eskertu beharrean ikusten naiz. Izan ere, bere harreman batzuen bitartez lortu dugu bidai hau!

Ekitaldi ezberdin eta ahaztezinez betetako 10 egun pasatzeko prest nago eta laister bizitzeko aukera izango dut! egunero izango ditugu dantza ekitaldiak herrialde ezberdinetan, eta honetaz gain, beste kultura-lurraldeetako jendearekin partekatzeko zortea izango dugu!

Hau guztia eta gehiago da joan aurretik sentitu eta ikusten dudana, imajinatu itzultzen naizenean zer nolako historio pila izango ditudan zuei kontatzeko!! Horregatik, hitz ematen dizuet itzultzen naizenean, azaroak 5ean, dena sartuko dudala nire orrialde honetan. Hortaz, laister arte agurtzen naiz lagun!!

3 comentarios »

  1. belartxo Said:

    Nei Tekila botila pare bat ekarrita gustora!!!Eo akaso mejikanon bat maletan… Ikearri ondo pasa wapixima!

  2. nagorehermosa Said:

    Oiñ momentuan Mexiko alde hartan ibiliko zara…

    Primeran pasau, ta bueltan dana kontau e !

    Patxo bat

  3. axiarriaga Said:

    Kaixo!!!!

    Oi suertia, eztia askotan izaten holako aukerak ta aprobetxa e!!
    Dantzan ibiltze zeala irakurri ta seitun nere iparraldeko Gillen laguna etorri zait burura, ta nola blog bat inda dakan ba pentsau det iual interesauko zaizula pixkat saltzeatzia, hemen helbidia: http://ataitze.mundua.com
    Aber esperientzia positibua izatean ta primeran pasatzezun!!
    Urrenartee


{ RSS suscribirse para los comentarios en esta entrada} · { URI para TrackBack. }

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.