Aupa lagun, ondorengo lerro hauetan nire bizitzaren inguruko sekretutxo batzuen berri jakiteko aukera izango duzu. Hona hemen lagun berri baten txokoa!
Nor naiz?
Nire izena Ane Igarzabal da, 21 urte ditut eta izatez Lesakarra naiz. Udaberri polit bateko maiatzaren 16an jaio nitzen. Nire amarekin bizi naiz eta nire arrimuan 18 urteko ahizpa bat dut, Nerea. Aita berriz, Irunen bizi da. Izaeraz oso pertsona hurbila eta irekia naiz. Betidanik lagunen languna izan naiz, eta bizitzan zehar jasandako gertakariek gauza garrantzitsu bat erakutsi didate: egunean egunerokoa bizi behar dela! oso alaia naiz, eta nire aurpegian irrifarre bat ez dagoen egunean, asuntu txarra!!
Zer da nire bizitzaz gaur egun?
Haur Hezkuntzako 2.maila egiten ari naiz Eskoriatza izeneko herri ttiki batean. Lehendik musikako erdi maila ikasten hasi nintzen, baina bi gauzak ezin nituenez batera eraman, bat utzi egin behar izan nuen eta hementxe nago, nire gustuko ikasketak burutzen inoiz baino kontengo.
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero… hona hemen nirekin harremanetan jartzeko txokoa : aneren gunea!
Laister arte eta konten bizi!
iratiibanez Said:
on octubre 1, 2007 at 8:15 am
aupa Ane ea heltzen zaizun mezua!!!