Agur edo GERO ARTE esateko ordua iritsi da…
Ez dut hitzik… momentu honetan barrutik negarrez ari naizenaren sentsazioa dudala esan beharko nuke, praktiketako esperientziak sortu didan emozio ikaragarria azaltzen hasi behar banu!
Bi hitzetan: IKARAGARRIA – AHAZTEZINA!!
Haurrekin bizitzea, irri egitea, negarrak lasaitzea, jolastea, haserretzea, maitatzea… bizitzak duen gauzik ederrenetakoa da, egidazu kasu!!
7. astekaria
Hona hemen 3-4 eta 5 urteko umeekin burutu genuen jardueraren inguruko aipamen batzuk.
6. astekaria
Gero eta egun gutxiago geratzen direla kontutan hartuta…
Ez dago denbora galtzerik! Hori dela eta, hona hemen nire azkeneko astetan murgildurik nagoen honetan zer nolako abenturak bizitu ditudan nire umetxoekin!
6.astekari hau irakurtzeko gonbidapena egiten dizut!
Lesakako Gazte Eguna 2008!!
Aupa hi!!
Ondoko argazki eta link horiek ikusita, nere azkenko besta elegante baten berri izateko aukera izango duzue! Aurtengo Lesakako Gazte Eguna uain arteko hobenetakun tokin sartzen dut… zenbat ixtorio, zenbat lagun berri, zenbat erokeri!jaja!
Ba horixe, sartu ta ikusi! ta hurrengo urteko animtu zuek ere!!
AUPA LESAKAKO, TRAPAGARANGO, ORTUELLAKO ETA OZTIBARREKO GAZTIK!!
5. astekaria
- Zer moduz daude nire maistra eta maixuak?
Ni egia errateko egun elegante hauek pasa ondotik uaindik ezin aterrizatuz (hau buruko mina), baina beno, haurrek beraien istorioekin idazten eta aztertzen jarraitzeko nahiko lan eman didatenez, ba hementxe nauzue 3 eguneko aste motz hontako aipamen batzuekin.
Ea baten bat irakurtzera animatzen den eta ondotik badakizue zer egin, eman lasai zure iritzia, eskertuko dut eta! Lasterarte!
Ihauteriak iritsi direla!!
- Ihauteri on, lagunok!!
Dagoeneko iritsi dira nire urteko egun preziatuenetarikoak, eta ziur nago beste askorenak ere izango direla! hori dela eta, 4. astekari honetan horren inguruko idazlan bat aurkeztea pentsatu dut. Izan ere ostegun gizen arratsaldean nire eskolan “Ihauterietako festa” ospatu genuen eta bertako istorioen berri ematen dizuet.
Espero dut zuen gustuko izatea eta lasterarte irakasle agurgarriok!
Nere ttikiken argazki batzuk!!
Anjel siletan dagoena da eta inguruan Edurne Dylanen eskutik hartuta, eta atzean Raul H., Raul U., Arixen, Iker, Xanti eta Jaione. Eta ezkerraldean agertzen den irakaslea Eulali da nire tutorea.
3. astekaria.
Badatoz kaldereroak!!
3. aste honetan ederki nabaritu da haurrengan kaldereroen etorreraren poza eta ezinegona, baina horretaz gain izan dut beste gauza batzuetan zentratzeko aukera. Horregatik, ondorengo link-an aste osoan zehar jaso dudan ume baten egoera irakurri ahal izango duzu.
Zure aldetik zerbait gehitu edo aipatu nahi baduzu, ez ahaztu hori jasotzeko zai izango nauzula. Besterik gabe, hurrengo aste arte lagun!
2. astekaria.
Kaixo lagun!
Dagoeneko 2.astean sartu gara eta haurrak lupakin aztertzeko aukera ematen digu, izan ere beraien ezaugarri eta eginkizunak hurbilagotik ezagutzen hasi naizelako. Hori dela eta, hona hemen aste honetan bizitu dudan egoera baten eguneroko jarraipenaren ondorioa.



